2013(e)ko ekainaren 16(a), igandea


Tsunami

Tsunamia edo olatu talde bat da, itsasoko ur kopuru handia bertikalki eta laster desplazatzen denean sortua. Fenomeno natural hau lurgaineko zein itsaspeko lurrikara, luizi, sumendi erupzio zein meteorito handien talka batek sortua izan daiteke. Itsaspeko eztanda atomikoek ere sortu omen ditzakete. Horregatik, nahiz eta olatu erraldoi itxura izan, ez dira egiazko olatuak, hauek haizeak eragindakoak baitira.
Edozein fenomenok eragin dezake tsunamia, ur kopuru handi bat laster desplazatzen badu: lurgaineko zein itsaspeko lurrikarak, luiziak, sumendi erupzioak zein meteorito handien talkak.Tsunami bat sortzeko txikiegia den lurrikara batek itsaspeko luizi handi bat sortu dezake, eta honek tsunamia. Itsaspeko plaka ozeanikoa bortizki igotzen edo jaisten bada, plaka tektonikoen talka dela eta, gainean duen ur masa desplazatzen du.Lurrikara eragile hauek batez ere sortzen dira plaka ozeaniko bat plaka kontinental baten azpian irristatzen denean, subdukzio izeneko prozesuan.Itsaspeko luiziak pentsa baino ur kopuru handiagoa desplazatu dezakete, tsunamia sortzeraino. Sumendi erupzioek eta meteorito talkek sortutakoak bezala energia kontzentrazio erraldoia izatea iritsi daitezke, baina lurrikarek sortutakoak baino lasterrago sakabanatzen dira, urrutiko kostetara iritsi gabe,iturburutik gertu talka-uhin erraldoiak (solitoiak) altxa ditzakete, Lituya Badiako (Alaska) megatsunamia bezala, zeinek 50–150 metro inguruko olatua sortu baitzuen, inguruko 524 metroko mendietara iritsi zelarik.
1755 - Lisboa (Portugal)
Milaka lisboar hil ziren, 1755ko Lisboako lurrikararen ondoren sortutako tsunamiak. Lurrikarak sortutako txikizio eta anabasak milaka portugaldar bultzatu zituen Lisboako kostara, sutetik ihesi. Han, lurrikarak eragindako olatu erraldoiak harrapatu zituen. Katastrofe hartan Lisboako Baixa auzo guztia deuseztatu zen, berreraiki zuelarik.
2004 - Indiako Ozeanoko Tsunamia
2004ko abenduaren 26an Indonesiako mendebaldean dagoen Banda Aceh hiritik kilometro batzuetara epizentroa zuen 9,2 Richter eskalakolurrikarak sortua. 320.000 hildako (210.000 Indonesian bakarrik). Ozeano Indioko kosta guztietan pairatu zuten: Indonesian, Malaysia, Thailandia,India..... Ozeano Barean ez bezala, Indiako ozeanoko herrialdeek ez zuten tsunami alerta zerbitzu garaturik.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina