2013(e)ko ekainaren 16(a), igandea

BULLING

1. IKASTETXEETAKO BERDINEN ARTEKO 

TRATU

- Definizioa

Ikasle bat erasoa da edo biktima bihurtzen da beste ikasle batek edo batzuek
gauzatutako ekintza negatiboak pairatzen dituenean behin eta berriro eta
denbora jakin batean zehar.
Adituak bat datoz ikasleen arteko tratu txarrek honako ezaugarri espezifiko hau
dutela aipatzean: behin eta berriro gertatzen da, eta denboran zehar
mantentzen, helduen begiradetatik urruti, eta biktima babesgabe bat umiliatzeko
eta abusuz menderatzeko asmoz.
Eskola-jazarpena ez da nahastu behar elkarrekintza zakarreko edo bizikidetza
hondatzen duten beste egoera batzuekin (borrokak, txantxak, noizbehinkako
eztabaidak, eskola-bandalismoa, banden arteko liskarrak, etab.). Indarkeriazko
jokaerak –horien artean daude berdinen arteko tratu txarrak– ez dira nahastu
behar, ezta ere, beste jokaera aztoratzaile batzuekin. Horiek gatazkari,
diziplinarik ezari, disrupzioari edo ikasketekiko interes ezari egin diezaiokete
erreferentzia, eta, eskola-bizikidetzan eta taldeko irakaskuntza-/ikaskuntzaprozesuan arazoak sortzen badituzte ere, ez dakarte nahitaez indarkeriarik,
fokalizaziorik, errepikapenik eta biktimizaziorik. Berehala hautemateko eta erantzun emateko beharra. Garrantzitsua da tratu txarrak zehazki definitzea. Tratu txarrak ez dira nahastu behar beste jarrera eta jokabide batzuekin.
  • EZAUGARRIAK
Honako ezaugarri hauek dituzte berdinen arteko tratu txarrek:
• Botere-desoreka. Botere fisiko, psikologiko eta sozial desberdina sortzen da,
eta horrek indar-desoreka eragiten du pertsonen arteko harremanetan.
• Intentzionalitatea/errepikapena. Denboran zehar errepikatzen den
indarkeriazko ekintza batean adierazten da intentzionalitatea, eta etorkizunean
beste eraso batzuk jasoko dituela pentsarazten dio horrek biktimari.
• Babesik eza/pertsonalizazioa. Ikasle bakar bat izan ohi da tratu txarren
biktima, eta, beraz, egoera babesgabe batean jartzen da hori. Horrela, biktimak
ez dauka defendatzeko modurik, eta isolamendua eta estigmatizazioa pairatzen
ditu, eta autoestimua eta izen ona galtzen.
Aipatutako ezaugarri horietatik abiatuta, kontuan hartu behar dira jarraian
azalduko ditugun bi gai osagarriak tratu txarren ezaugarriak zehazterakoan eta
beste jokaera batzuengandik bereizterakoan.
a) Lehenengoak adierazten du batzuetan tratu txarrik badagoen zehaztea erraza
bada ere, beste batzuetan zaila dela horiek bereiztea tratu txarrak ez diren beste
jokaera batzuengandik, eta zaila dela horiek zehaztasunez definitzea. Ondorioz,
sakonkiago aztertu behar dugu zein diren tratu txarren funtsezko ezaugarriak.
Literatura zientifikoak tratu txarren honako ezaugarri hauek nabarmentzen ditu:
beste pertsona bati kalte eragiteko asmoa duen jokaera bat egotea, pertsona
hori bere kasa defendatzeko gai ez izatea, eta erasoa errepikatzea behin eta
berriro. Ikerketen arabera, tratu txarrik badagoen edo ez erabakitzerakoan, ez
da garrantzitsua erasoak zer bitartekoren bidez gertatzen diren (tratu txar
fisikoak, ahozkoak, bazterketa, ziberjazarpena, etab.), tratu txar horiek zuzeneko
eta zeharkako moduetan gauza daitezkeelako.
Batzuetan, tratu txarrekin lotutako jokaera batzuk ager daitezke, baina beste
batzuk ez. Adibidez, ikasle batek beste bati erasotzen dio horri kalte egiteko
asmoz, baina bigarren hori bere kasa defendatzeko gai da; horrek indarberdintasuna adierazten du, eta, hasiera batean, ez litzateke tratu txarren
esparruko egoera bat izango. Adibide horrek erakusten du tratu txarrekin
lotutako jokaera batzuk izateak ez duela esan nahi nahitaez tratu txarrik
dagoenik. Izan ere, pertsonen arteko indarkeria bat dator eskola-jazarpenarekin
biek ezarpena, asmoa, kaltea eta perbertsio soziala dakartelako, baina
desberdintasun batzuk ere badituzte, hain zuzen ere, errepikapenarekin, bi
alderdien arteko harremanarekin, erasoak fokalizatzearekin eta boteredesorekarekin lotutakoak, azken horiek eskola-jazarpenaren ezaugarri baitira soilik.

Ahozko tratu txarrak, ohikoenak eta larritasun txikienekoak izan ohi direnak.
Tratu txarrak non gauzatzen diren.
Ikasgelan eta jolastokian gauzatu ohi dira tratu txarrak.
Irakasleak aurrean ez daudenean gauzatu ohi dituzte ikasleek.
Berdinen arteko tratu txarretan inplikatuta dauden pertsonen
ezaugarriak.
Mutilek gehiago parte hartzen dute.
Gehiagotan sortzen dira Lehen Hezkuntzan Bigarren
Hezkuntzan baino. Bigarren Hezkuntzari dagokionez, lehenengo
urteetan gertatzen dira gehiago.
Funtsean, ikasgelako ikasleak dira jazarle.
Erasotzaileen eta erasotuak izan direnen jokabideak.
Gida honen IV. eranskinean jasotzen dira aipatutako lau esparru horiek
zehazteko elementuak.
Berdinen arteko tratu txarren motak
Zenbait modutan adieraz daitezke berdinen arteko tratu txarrak.
• Bazterketa eta marjinazio soziala
– Norbait bazter uztea (pasiboa).
– Ez uztea parte hartzen (aktiboa).
– Sexuagatik, arrazagatik, minusbaliotasunagatik eta abarrengatik
diskriminatzea.
• Ahozko erasoa
– Norbait iraintzea (zuzena).
– Norbaiti buruz gaizki esaka aritzea (zeharkakoa).
– Goitizenak jartzea (mistoa).
• Zeharkako eraso fisikoa
– Norbaiti gauzak ezkutatzea.
– Norbaiti gauzak puskatzea.
– Norbaiti gauzak lapurtzea.
• Eraso fisiko zuzena
– Norbaiti jotzea.
• Larderia/xantaia/mehatxua
– Norbait mehatxatzea beldurrarazteko.
– Gauzak egitera behartzea.
– Armekin mehatxatzea.
• Sexu-jazarpena edo -abusua eta/edo jazarpen sexista
– Sexualki jazartzea edo beldurtzea.
– Sexu-abusua gauzatzea.
– Inor modu sexistan beldurtzea, beheratzea, umiliatzea, mintzea edo zirikatzea.
• Ziberjazarpena
– Telefono mugikorraren e-mailaren, sare sozialen, txataren eta abarren bidez
mezuak bidaltzea norbait mehatxatzeko, iraintzeko edo horri iseka egiteko.
– Grabazioak egitea mugikorrarekin egoera iraingarrietan edo intimitatea
urratzen dutenetan (adibidez: sexing), eta gainerako mutilei eta/edo neskei
helaraztea edo Interneten esekitzea.
Biktimaren ezaugarrien arabera, tratu txarren adierazpen espezifikoak egon
daitezke: arrazista, homofoboa, sexista, ahalmen-urritasuna duen ikasle bati
zuzendutakoa, etab.
Berdinen arteko tratu txarren ondorioak
• Biktimarentzat: Hainbat arazo sor ditzake, hala nola, eskola-porrota, trauma
psikologikoa, arrisku fisikoa, asebetetze-eza, herstura, zoriontasun-eza,
nortasun-arazoak eta norbanakoaren garapen orekaturako arriskua. Jazarpen
sexuala eta sexista bada, biktimaren rola barneratzea ekar dezake.
• Erasotzailearentzat: Etorkizuneko delitu-jokabide baten aurrekari izan daiteke,
boterea erasoaren bidez lortzen dela pentsaraz dakioke, hierarkiamendekotasun ereduan oinarritutako harremanak barneratzea eragin dezake,
baita helduaroan zehar ere, eta indarkeriazko gertakariak sozialki onartuta eta
sarituta daudela ere pentsa dezake.
Jazarpen sexistari dagokionez, ikerketa batzuek adierazi dute erasotzaile-rola
hartu izateak helduaroan indarkeria matxista eta tratu txarrak gauzatzea ekar
dezakeela.
• Kide ikusleentzat: Bidegabekeriarekiko eta berdintasun-ezarekiko jarrera
pasiboa eta adeitsua sor dezake, eta norbanakoen balioa eta harreman
positiboak modu desegokian balioestea eragin.








iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina